VanVolto · Pribatutasun-politika

Azken eguneratzea: 2026ko urriaren 22a

VanVolto Androiderako aplikazio bat da, autokarabana edo camper baten instalazio elektrikoa diseinatzen eta zaintzen laguntzen duena. Politika honek azaltzen du zer datu tratatzen dituen. Laburbilduz: VanVoltok ez du konturik, analitikarik ez publizitaterik. Zure diseinuak eta irakurketak zure gailuan geratzen dira. Gailutik zure gutxi gorabeherako kokapena baino ez da ateratzen, eta eguzki-iragarpena eskatzen duzunean bakarrik, behean azaltzen den bezala.

Arduraduna

Jon Arriaga · Harremanetarako: vanvolto@ni.eus

Zer gordetzen den zure gailuan

Bluetootha

VanVoltok Bluetootha erabiltzen du irakurketa berehalakoa aktibatuta duten zure Victron aparatuek (bateria-monitoreak, eguzki-erregulagailuak, kargagailuak…) igortzen dituzten datuak entzuteko soilik. Ez da haietara konektatzen: datuak mugikorrean deszifratzen ditu, VictronConnect-etik kopiatzen duzun gakoarekin. Inguruko beste aparatuei ez die jaramonik egiten, eta ez du haiei buruz ezer gordetzen. Android 11n edo lehenagokoetan, sistemak kokapen-baimena eskatzen du Bluetooth aparatuak bilatzeko; VanVoltok ez du erabiltzen non zauden jakiteko.

Kokapena eta eguzki-iragarpena

Aplikazioak zure gutxi gorabeherako kokapena «Erabili nire kokapena» sakatzen duzunean bakarrik eskatzen du, eta bi gauzatarako erabiltzen du:

Erosketak

VanVolto Pro Google Play bidez erosten da, ordainketa bakarrarekin edo urteko harpidetzarekin. Googlek bere pribatutasun-politikaren arabera tratatzen ditu ordainketa-datuak; VanVoltok ez du inoiz zure ordainbidea ikusten ez gordetzen. Aplikazioak gailutik galdetzen dio Google Playri zer erosketa dituzun, Pro funtzioak aktibatzeko, eta erantzun hori gailuan gordetzen du konexiorik gabe ibiltzeko. Harpidetza Google Playn kudeatzen eta bertan behera uzten da.

Partekatzea

PDF txosten bat partekatzen duzunean, VanVoltok gailuan sortzen du eta zuk aukeratutako aplikazioari ematen dio. Hortik aurrera, aplikazio horren politika aplikatzen da.

Zure datuak ezabatzea

Ibilgailu, diseinu eta aparatu bakoitza aplikaziotik ezaba dezakezu. Desinstalatzean, gordetzen zuen guztia ezabatzen da. Zure gailutik kanpo zureak diren daturik gordetzen ez dugunez, ez dago gure inongo zerbitzaritan eskatu edo ezabatu beharreko daturik.

Adingabeak

VanVolto ez dago adingabeei zuzenduta.

Aldaketak

Politika hau aldatzen bada, hemen argitaratuko da data berriarekin.