Stairo · Pribatutasun-politika
Azken eguneratzea: 2026ko urriaren 13a
Stairo Androiderako eskailera-kalkulagailu bat da. Politika honek azaltzen du aplikazioak zer datu tratatzen dituen. Laburbilduz: Stairok ez du datu pertsonalik biltzen ez bidaltzen. Sartzen duzun guztia zure gailuan geratzen da.
Arduraduna
Jon Arriaga · Harremanetarako: stairo@ni.eus
Zer datu gordetzen diren eta non
- Zure eskailerak eta proiektuak (hutsunearen neurriak, forma, materiala, eskudela eta jartzen diezun izena) eta zure hobespenak (unitateak, araudiaren herrialdea, materialaren neurriak) aplikazioaren barne-biltegian baino ez dira gordetzen, zure gailuan. Ez dira inongo zerbitzarira bidaltzen: Stairok ez du zerbitzaririk.
- Araudia aukeratzeko herrialdea gailuan bertan irakurtzen da, SIM txarteletik, sare mugikorretik edo eskualde-ezarpenetatik. Ez da inora bidaltzen.
- Stairok ez du konturik, ez du analitikarik erabiltzen, ez du publizitaterik erakusten eta ez du daturik biltzen duen hirugarrenen SDKrik.
Erosketak
Stairo Pro Google Play bidez erosten da. Googlek bere pribatutasun-politikaren arabera tratatzen ditu ordainketa-datuak. Stairok ez du zure ordainketa-metodoa ikusten ez gordetzen. Aplikazioak, gailutik, zer produktu erosi dituzun baino ez dio galdetzen Google Playri, Pro funtzioak aktibatzeko, eta erantzun hori gailuan gordetzen du konexiorik gabe ibiltzeko. Horretarako erabiltzen du Interneteko konexioa.
Partekatzea
PDF bat partekatzea aukeratzen duzunean, Stairok gailuan sortzen du eta zuk aukeratutako aplikazioari ematen dio (posta, mezularitza…). Hortik aurrera, aplikazio horren politika aplikatzen da.
Zure datuak ezabatzea
Proiektu bakoitza proiektuen zerrendatik ezaba dezakezu. Aplikazioa desinstalatzean, gordetzen zuen guztia ezabatzen da. Zure gailutik kanpo ezer gordetzen ez dugunez, ez dago inongo zerbitzaritan eskatu edo ezabatu beharreko daturik.
Adingabeak
Stairo tresna profesionala da eta ez dago adingabeei zuzenduta.
Aldaketak
Politika hau aldatzen bada, hemen argitaratuko da data berriarekin.